Udaberria iristen da! (Baratza lanak eta lorezantza pertsona nagusien egoitzetan)

Udaberriaren hasiera aro honetan burutzen diren ekintzak aurrera eramateko aitzaki aproposa da. Udaberria aprobetxatuz Lahar Elkargoak, Hernaniko Santa Mª Magdalena Egoitzean aurrera daraman programa psikosozialaren barruan, mota honetako ekintzak (lorezantza eta baratza lanak besteak beste) burutzen ditu bertako egoiliarrekin batera.

Ekintza hauekin ondorengo helburuak bilatzen dira:

–          Egoiliarren artean komunikazioa eta erlazioa sustatzea.

–          Norbanakoaren arlo ezberdinen estimulazioa: psikomotrizitatea, praxiak, memoria…

–          Pertsonen esperientzia eta ezagutzak elkarbanatzea

–          Integrazioa sustatzea, taldearen kontzientzia hartuz.

–          Egoiliarren autestimua hobetzea, parte hartze aktiborako aukerak eskainiaz

–          Norbanakoaren interesei egokitutako ohizko ekintzak burutzea.

 Udaberriaren etorrerarekin ekintza nagusi burutzen dugu, lorezantza lanak burutzea. Interesatuak agertzen diren egoiliarrek harzen dute parte, bi monitoreen laguntzarekin. Eguraldiak uzten badu, ekintza kanpoan (terrazan) burutzen da, eta bestela pisu gutxien duten mazetak barruan sartzen dira eta beraiekin lan egiten da.

Egoiliarrek lurra prestazen dute; belar txarrak kenduz, lur berria gehituz eta lurra egurastuz. Honen ondoren, hazia edo erreboila ereiten dira eta azkenik simaurtu eta ureztatzen da. Lana bukatuta zumo baten inguruan hitzegiteko aukera sortzen da, elkarrizketa honetan hurrengo urterako ekintzan burutu daitezkeen hobekuntzak proposatzeko aukera ematen delarik.

 Ekintzaren prestakuntzan egoiliar autonomoenek hartzen dute parte: zer erein? ekintza nola aurrera eraman? galderei erantzunaz eta baita erosketak burutuz ere. Urtaro honetako loreak landatzeazgain, barazkiak (tomateak biperminak eta kalabazak) landatzea ere proposatzen dute. Honen ondorioz, azken urteetan tomateak landatu ohi dira, gero egoliarrek jaso eta bazkarietan jaten dituzterik. Prestakuntza momento hau, iradokizunak jasotzeko momento aproposa izan ohi da ere, hala nola: etorkizunean terrazan lurrez betetako kajoiak jartzea, baratza bat sortzeko.

 Nahiz eta hasieran ekintza hau egoiliar autonomoekin hasi genuen, gaur egun beste egoiliarrentzat ere ireki dugu. Honek ekintzaren garapenean hauen murrizpen funtzionalengatik eman daitezkeen zailtasunak kontutan izatea dakarrelarik. Orokorrean, ekintzaren helburuak betetzen direla esan dezakegu; egoiliarrek oso positiboki erantzuten dute, parte hartze aktibo bat izanik ekitzaren prestakuntza eta ondoren ere. Egoiliarrek landareak zaintzen dituzte, haziak jasotzen dituzte… beraien inplikazio gogoa adieraziz.

Ekintza honetazgain, Santa Magdalen Egoitzan urtaro aldaketekin erlazionatutako beste ekintza batzuk ere antolatzen ditugu, hala nola; “Udazken jardunaldiak” ospatzen dira, irteera kultural bat eta txokolatada batekin.

 Hernaniko Egoitzako Taldea (Lahar Elkargoa: Bea Matilla, Cristina Quintana, Vanesa Mangas eta Nerea Muñoz)

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.