KIROLA ETA HIRUGARREN ADINA, LAGUN BANAEZINAK

Hirugarren adineko personek onura asko izan ditzakete ariketa fisikoa erregularki egiten badute, eta ez fisikoki bakarrik, baita emozionalki ere, bizitza optimismoz hartzen lagunduko die eta besteekin erlazionatuz bakardadea ekidin daiteke, osasun mentalerako kaltegarria den faktore bat baita osasun fisikorako ere.

 

Gainera, badira ikerketa batzuk erakutsi dutenak ariketa fisikoak burmuinaren zaharketa atzeratzen duela eta alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak sahiesten laguntzen omen du.

Zure bizitzan zehar oso aktiboa izan ez bazara ere, inoiz ez da berandu sedentarismoa alde batean utzi eta ariketa fisikoak dakartzan onurak jasotzeko. Hauek dira onura nagusienak:

  • Ongizate sentsazioa igotzen du
  • Pisu egokia mantentzen laguntzen du
  • Zenbait patología izateko arriskua jeisten du, hala nola, bihotzeko alterazioak, diabetesa, hipertentsioa,…
  • Estresa jeisten du eta lo egiten laguntzen du.
  • Gantzaren maila edota odoleko azukre kantitatea kontrolatzen laguntzen du. Eta neurogenerazioa eta kognizio arazoak jeisten eta atzeratzen ditu
  • Endorfinak askatzen laguntzen du, zoriontsunarekin lotuta daduden sustantziak.
  • Depresioa pairatzeko arriskua jeisten du.

Hau guztiagatik, Ihurreko helduen zentroan (Olaberrian) lanean gabiltza mota guztietako ariketa fisikoa eskainiz, inor mota bateko edo bestelako ariketak egin gabe gera ez dadin. Adibidez gimnasioko ariketak ditugu (Pilatesa, mantenuko kirola, erlaxaketa tailerra,…) hauez gain orain bultzatu nahian gabiltzan hilean behineko paseo osasungarriak. Hauek hileko azken asteazkenetan egiten hasiko gara bi zirkuiturekin. Lehen zirkuituta paseo luze bat izango da eta bigarrena paseo luze hau egin ezin dutenentzat izango da laburragoa eta laua. Amaitzeko denok elkartu eta hamaiketako txiki bat egingo dugu. Edonor etor daieke gurekin paseatzera!

Kirolari dagokionez egindako beste ekintza maiatzaren 16ko hitzaldia izan zen. Bertan monitore batek kirolaren onurak erakutsi zizkigun eta gero Ihurreko aire libreko parkea erabiltzen erakutsi zigun… Nahikoa omen da aparailu bakoitza 30 segunduz erabiltzea gure muskulu eta hezurrak martxan jartzeko! Gomendatu zigun txandaka ibiltzeko, goiko zatia erabiltzen badugu hurrengoan behekoa. Aparailu bakoitza 30 segundu ibili ondoren 10 minutuko paseo bat eman eta beste buelta bat emateko zirkuituari esan zigun. Guztira 20 minutu. Egunero egina sekulako aldea nabarituko omen dugu!

Erabaki genuen egunero 17:00-17:20 bitarte lagun talde bat elkartuko garela hau egiteko. Guztiok, haur, gazte eta heldu gonbidatuta zaudete.

ANDER IZETA (Lahar Elkargoa, Olaberriako persona nagusien dinamizazio programaren koordinatzailea)

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.