Alegiko herrian Lahar Elkargoak eskuhartzen duen, eta Alegiko Udalak antolatzen duen, pertsona nagusien estimulazio taldea astean bi egunetan (2 orduko saioetan). Saio hauetan funtzio kognitibo ezberdinak (oroimena, atentzioa…) eta bestelako ekintzak (psikomotrizitatea eta erlazio sozialak hobetzera eta mantentzera zuzendurikoak adibidez) burutzen dira, erabiltzaileen dependentzia aurrezaintzeko helburuarekin.
Ekintza hauen barruan, eta erabiltzaileak proposaturik, taldeak herriko jaien lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. Saioetan Lahar Elkargoko begiralearen (Miren Izeta) laguntzarekin kartela diseinatu eta egindako lana aurkeztu ondoren lehiaketako irabazle suertatu ziren, herriko jaien txupinazoa botatzeko aukera izan zutelarik.
ZORIONAK!!!!