Egoiliarrak eta bere senideak herriko bizitzan parte hartuz

IRATXE ARRILLAGA

(LAHAR ELKARGOKO PSIKOLOGOA JOSE ARANA FUNDAZIOAN)

 Bigarren urtez jarraian iragan berri den urriaren 10, 11, 12, eta 13 an Eskoriatzan  Garagardo Feria Solidarioa antolatu zen. Solidarioa? Bai, bertan lortutako dirua Eskoriatzako Jose Arana Egoitzan beharrezkoak diren egokitzapen lanak burutzera  zuzendua dagoelako.

 Egoitza osatzen dugun sektore guztiak, patronatoko ordezkariak, langileak, egoiliarrak eta familia kideak lan txanda bat bete genuen, ostirala urriaren 11an eguerdiko ordu batetatik arratsaldeko zazpirak arte. Txanda horretan, garagardo feriako lanak burutzeaz gain (txartelak saldu, mahaiak prestatu, garagardoak eta jakiak zerbitzatu…), arratsaldeko  bostetan,  Nagusilaneko bolondres eta familien laguntzarekin 28 egoiliarretatik( guztira egun horietan zeuden egoiliarrak) 18 gerturatu ziren Eskoriatzako plazan kokatuta zegoen karpara. Ferian garagardoa, tortila pintxoak eta pastak dastatzeko aukera paregabea izan zuten,  ondoren , Deba Garaiko Alaitzen taldeak bere musika emanaldia eskeini zuen,  bertan entzun genituen: kantu mexikarrak,  euskal kantak,  habanerak,  tangoak…

 Egoitzaren partehartzea Garagardo Ferian,  edo herrian antolatzen diren egitarau desberdinetan Jose Arana Egoitzaren helburuetako bat da. Herrian, komunitatean  egoitzaren integrazioa  hobetzea  jomuga garrantzitsua denez gero, Garagardo Ferian eta San Pedro jaietako Euskal jai egunean ere  parte dugu aurten.

 Gizartean antolatzen diren programetan partehartzeak,  giza  eta belaunaldi arteko komunikazioak errazten eta indartzen ditu, egoiliarren autoestima eta ongizatearen inguruan duten pertzepzioa hobetzen duelarik.

Kategoria: GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.