Gaur goizean, Plus 55-eko Narraitzaileen txokoko partaideak kontu kontari ibili dira Altzako Goizaldietako eta Nao Etxeako jubilatuekin batera.
Gaur goizean, Plus 55-eko Narraitzaileen txokoko partaideak kontu kontari ibili dira Altzako Goizaldietako eta Nao Etxeako jubilatuekin batera.
Hirugarren adineko personek onura asko izan ditzakete ariketa fisikoa erregularki egiten badute, eta ez fisikoki bakarrik, baita emozionalki ere, bizitza optimismoz hartzen lagunduko die eta besteekin erlazionatuz bakardadea ekidin daiteke, osasun mentalerako kaltegarria den faktore bat baita osasun fisikorako ere.
Gainera, badira ikerketa batzuk erakutsi dutenak ariketa fisikoak burmuinaren zaharketa atzeratzen duela eta alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak sahiesten laguntzen omen du. Gehiago irakurri
Aurreko asteburuan (ekainak 9 eta 10), Lahar Elkargoko langileak teknologia berriak estimulazio kognitiboan erabiltzeko ikastaro batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Ikastaroa Silvia Camio-k, elkarteko bazkideak, eta Nerea Muñoz-ek, elkarteko langileak, zuzendua izan zen. Bertaratu zirenak gaure egun teknologien munduan aurki ditzakegun tresna edo aplikazioa ezberdinak ezagutzeko aukera izateazgain, hauek pertsona nagusiekin modu egokian eta efektiboenean nola erabili ezagutzeko aukera ere izan zuten
Aurreko Maiatzak 22-an Olaberriako jubilatuen etxean “Alzheimer”-aren ingurko hitzaldi bat eskaini zuen Lahar Elkargoak. Hitzaldia, Laharreko bazkide den CoroDominguez-ek eman zuen.
Bertaratu ziren pertsonak, gaixotasunen honek dauzkan ezaugarriak ezagutzeazgain, honen inguruan eta bestelako dementzien inguruan zituzten zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Hitzaldiak oso harrera ona izan zuen, bai asistentzia eta baita parte hartze aldetik.
Ateak Zabalduz ekintza hasiko da hurrengo astean, Maiatzak 14 eta 18-a bitartean, Errenteriako Merkatuzarren. Errenteriako Udalak antolatua eta Lahar Elkargoak bertako “ACOGE-Lagunkide eta Errenteriako Jubilatu Elkarteen dinamizazio” proiektuaren barruan kudeatua.
Bertan Errenteriako Jubilatu Elkarteetan aurrera eramaten diren tailer eta ekintza bereziak egongo dira ikusgai hurbildu nahi diren pertsonentzat.
Bertaratzera gonbidatzen zaitugu!!!!
PRENTSA:
http://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/ateak-zabalduz-lunes-20180511002807-ntvo.html
La sexta edición de ‘Ateak zabalduz’ tendrá lugar la semana que viene