“Psikoestimulazioa lantzeko ariketak” liburuaren aurkezpena

Dagoeneko kalean da Lahar Elkargoak (Eskuhartze Psikosozialerako Elkargoa) UPV/EHUren lankidetzarekin batera, pertsona nagusiekin Psikoestimulazioa lantzea helburu duen liburua Euskaraz. Bertan funtzio kognitiboak estimulatzea helburu duten jarduerak jasotzen dira, galera kognitiborik gabeko zein galera horiek pairatzen hasi diren pertsonentzat baliagarri izango direnak. Azpimarragarria da gaiaren inguruan Euskaraz plazaratzen den lehen liburua dela. Gainera, jarduerak gure testuingurura egokituta daude.

Liburuaren aurkezpen-ekitaldia atzo izan zen Donostiako San Telmo museoaren Areto Nagusian eta liburuan jorratzen diren edukien inguruko azalpenak eskaini ziren.Hiru dira “Psikoestimulazioa lantzeko ariketa” liburuaren helburuak: batetik, Alzheimer bezalako dementziak eragindako galera kognitiboa atzeratzen laguntzea. Bestetik, dementziarik ez duten adinekoen kasuan, galera kognitiboa prebenitzea. Azkenik, psikoestimulazioa lantzeko ariketa euskaraz proposatzea. Ariketak Euskal Herriko kultura eta testuingurua kontuan izanik, prestatuak izan dira kasu gehienetan edukietan eta formatuan. Adibidez, euskal esaera zaharrak, euskal herriko geografia, euskal testuinguruko argazkiak, ohiturak, errezetak, eta abar erabili dira.

Liburuaren egileak izan dira Izarne Lizaso (UPV/EHU, Lahar Elkargoa), Jaione Franco (Lahar Elkargoko kidea), Pedro Bilbatua (Lahar Elkargoko formakuntza ikastaroen koordinatzailea), Iratxe Arrillaga (Lahar Elkargoko kidea), Ibon etxeberria (Lahar Elkargoko programen koordinatzailea) eta Iñaki Aragon (Lahar Elkargoko koordinatzaile orokorra). Egile guztiak Gerontologian adituak dira eta arlo horretan (bereziki Psikologiaren eta hezkuntza sozialaren ikuspegitik) hainbat urtetako esperientzia dute. Liburuaren argitaletxea Erein izan da.

Ariketak 8 ataletan banatu dira eta atal horietako bakoitzean funtzio kognitiboari buruzko sarreratxo bat azalduko da eta ondoren, hainbat ariketa praktiko proposatu dira. Lehenengo atalean arretari buruzko ariketak; bigarren atalean oroimenari buruzko ariketak (oroimen sentsorialari, oroimen laburrari eta oroimen luzeko ariketak, hurrenez hurren); hirugarren atalean orientazioari buruzko ariketak (denborari, lekuari eta banakoari buruzko ariketak); laugarren atalean lengoaiari buruzko ariketak: bosgarren atalean kalkuluari buruzko ariketak; seigarren atalean gnosiari buruzko ariketak; zazpigarren atalean praxiari buruzko ariketak eta azkenik, zortzigarren atalean, arrazonamenduari buruzko ariketak. Orotara, 138 ariketa prestatu dira.

Atal bakoitzaren orrialdearen izenburuan (goian eskuinera) kolore jakin bat erabili da funtzio kognitiboaren arabera, ariketa praktikoak modu errazagoan identifikatzeko.

Ariketa guztietan egitura berdina erabili da: lehenengo, ariketaren azalpena; ondoren –beharrezkoa den kasuetan soilik-, erabilitako materiala edo baliabidea. Ariketaren azalpenean, ariketa modu erraz batean deskribatzen da eta bakarka edo taldeka egin daitekeen azaltzen da. Kasu batzuetan, antzeko ariketak egiteko ideiak gomendatzen dira; beste kasu batzuetan, ariketaren iraupena zehazten da eta azkenik, proposatutako ariketa guztiak egokituak izan daitezkeela azaltzen da profesionalengandik zein senideengandik, estimulatu beharreko funtzio kognitiboaren gaitasuna kontuan izanik, zailtasun maila eta iraupena egokituz.

Material hau osatzen duten 8 funtzio kognitibo lantzeko prestatutako ariketa praktikoen ondoren, beharrezko kasuetan erantzun zuzena eskaintzen da, hurrenez hurren. 

Material praktiko hau bereziki Alzheimer gaixotasuna bezalako dementziaren antzera, galera kognitibo arina izan dezaketen pertsonentzako prestatu bada ere, testuinguru horretan dauden inguruko profesionalentzat (psikologoentzat bereziki) zein senideentzat (Alzheimer motako dementzia duen ahaideentzat), Psikologia eta antzeko arloetako (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza, etab.) ikasleentzat, eta, gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke. Baita ere, prebentzioaren garrantzia kontuan izanik, 55 urtetik gorako pertsonentzat baliagarria izan daitekeela uste dugu. Pertsona kopuru handiarentzat baliagarriak izan daitezke lan honetan proposatzen ditugun ariketak psikoestimulazioa lantzeko.  

Galera kognitibo arina izan dezaketenen kasuan, Alzheimer bezalako dementzia edo endekapenezkoak diren beste dementziak gisa, psikoestimulazioa lantzeko proposatzen diren ariketak beste tratamendu farmakologikoarekin osatua behar du izan. Garunaren plastikotasunari esker, onura handiagoak lor daitezke tratamendu farmakologiakoaz gain, tratamendu ez farmakologiakoaren bidez, hau da psikoestimulazioa trebatzeko ariketa praktikoak landuz.

Kategoria: OROKORRA. Gorde lotura.

2 erantzun “Psikoestimulazioa lantzeko ariketak” liburuaren aurkezpena-ri

  1. egilea: begoña gonzález

    Buenas tardes:

    Ayer en el Teleberri de Euskal Telebista dijeron que ustedes facilitan gratuitamente este libro.

    ¿Me lo podrían confirmar?

    Gracias

    • egilea: kalitatea

      Kaixo Begoña,

      El libro es gratuito y puedes descargarlo en formato digital en la siguiente página: http://blog.laharelkargoa.org/psikoestimulazio-liburua/

      En formato papel solo hemos podido hacer 500 ejemplares, los cuales no están a la venta, que estamos distribuyendo entre instituciones públicas y privadas de atención a personas mayores. Como ya sabes el libro es gratuito y nuestra intención es ofrecerle la mayor difusión, pero como te comento por el momento no tenemos intención, ni posibilidad, de ofrecerlo a particulares.

      Si tienes cualquier problema o te surge alguna otra duda, puedes ponerte en contacto con nosotros.

      Ibon Etxeberria (Programen arduraduna)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.