Pertsona helduen egoitzetan sukaldaritza tailerrak

Lahar Elkargoa 2009 urtean, Eibarko Egogain Zentru Gerontologiko-ko programa psisozialaren barruan, sukalde tailerren esperientzia hasi zuen. Gaur egun ekintza hau lan egiten dugun beste egoitza batzuetara ere hedatu dugularik; hala nola Zumaiako Otezuri Zentru Gerontologikoa.

Ekintza honen ideia, egoiliarren bizitzaren parte izan diren eta hortaz beraientzat interesgarriak izan daitezkeen ekintzak burutzean du jatorria. Nahiz eta aurretik ere antzeko ekintzak noizbehinka burutu (egun berezietan tarta edo pastelen apaintzea), hauek ez zuten tailer batek suposatzen duen sistematika ematen.

Sukalde tailerra astero burutzen da (egoitzako modulo ezberdinak tartekatuz) eta bertan 4 edo 5 egoiliarrek hartzen dute parte. Egoiliar hauek, monitore baten laguntzarekin, gozoteritzako errezetak egiten dituzte, ondorengo helburuak lortzeko:

  • Taldekideen artean komunikazioa eta erlazioa sustatzea.
  • Norbanakoaren arlo ezberdinen estimulazioa (psikomotrizitatea, ekintzen planifikazioa eta burutzea, sormena, memoria…) Bizitzako Ohizko Ekintzen bidez.
  • Pertsonen arteko solidaritatea haunditzea, guztien artean banatzeko janariak prestatuz.
  • Egoiliarren autoestimua hobetu, protagonista izateko aukera eskainiaz.
  • Ekintza estimulagarri eta ludiko desberdinak burutzea.
  • Tradiziozkoak diren errezetak mantentzea.

 Sukalde tailerrarekin hasi ginenean errezeta errezekin (Txokolate edo sagar bizkotxoekin, besteak beste) izan bazen ere, denborarekin errezeta hauek zailtzen joan gara. Gaur egun San Blas, napolitanak, kiwizko tartak, etab. bezelakoak burutzen direlarik. Gozogintza errezetak soilik egitearen arrazoi nagusia, beste errezeta batzuk prestatzean eman daitezkeen arriskuak (mozteak, erredurak…) ekiditzea da.

 Prozedurari dagokionez: tailerrarekin hasi baino lehen, zentruko sukaldeari beharrezko ditugun osagaiak eskatzen dizkiogu, eta labea eta tresneriarekin batera dagokion modulora eramaten dira. Moduloan errezeta aurrera eramateko pausuak ematen direlarik, monitorearekin laguntzarekin.

 Behin dena prestatu dagoenean, eta produktua labean dagoen bitartean, parte hartzaileetariko batek errezeta paper batean idazten dihoa eta besteak erabilitako osagaien argazki edo marrazkiak mozten dituzte, monitoreak eramandako fotokopietatik. Ondoren argazki edo marrazki hauek errezetan itsasten dira, horrela errezeta-liburu bat sortuz.

 Produktua labekatu eta hozten denean, argazkiak ateratzen zaizkio parte hartzaileekin batera, ondoren dagokion modulora eramateko. Moduloan denen artean, parte hartu ez duten egoiliarrak barne, meriendatu egiten dutelarik.

 Errezeta eta argazki guztiak gordetzen dira, gero erabiltzaileen familiei erakusteko. Familiarrek sorpresa haundiz jasotzen dituzte argazki hauek, bere guraso edo familiarrek duela asko burutzen ez zituzten ekintzak egiten ikustean.

 Konklusio gisa esan dezakegu ekintza hau oso ondo baloratua izan dela, ez bakarrik egoiliarrengatik, monitore taldeak eta zentruak ere oso ondo jaso bait du.

 Zorionak danoi.

 Pedro Bilbatua (Lahar Elkargoko formakuntza ikastaroen Koordinatzailea)

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

3 erantzun Pertsona helduen egoitzetan sukaldaritza tailerrak-ri

  1. egilea: Yme dijeron para q de el taller de cocina eka residencia esper me salga todo bien

    Me parece una buena idea realizar el taller de cocina con los residentes de cualquier geriátrico para hací de esa manera ejercitar su memoria sus movimientos de las manos y sus hemosiones ,por cierto yo soy cocinera yme

    • egilea: kalitatea

      Mucha suerte con tu taller, seguro que te saldrá bien. Ya sabes que siempre se transmite mejor aquello en lo que se cree y te gusta, y tu eso ya lo tienes. Así que muchos ánimos y si necesitas cualquier cosa no dudes en consultarnos.

  2. Pingback: Envejecimiento activo liderado por la comunidad – El Alma de la Atención Primaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.