Bi dira hemen aurkitu dezakezun liburuaren helburuak: batetik, Alzheimer-en gaixotasuna eta, oro har, endekapenezkoak diren dementziek eragindako galera kognitiboa prebenitzea. Helburu horiek lortzearren psikoestimulazioa lantzeko ariketa batzuk prestatu ditugu, Euskal Herriko kultura eta testuingurura egokituta daudenak. Ariketek egitura berdina dute, formatuan eta edukietan. Hain zuzen ere, gure herriko euskal esaera zaharrak, geografia, argazkiak, ohiturak, errezetak eta antzekoak erabili dira. Orotara 138 ariketa prestatu dira, 8 funtzio kognitiboren arabera sailkatuta: arreta, oroimena, orientazioa, lengoaia, kalkulua, gnosiak, praxiak eta arrazonamendua. (DESKARGATU EUSKERAZ) (DESKARGATU GAZTELERAZ)
Material praktiko hau bereziki prestatu da galera kognitibo arina izan dezaketen pertsonentzako eta gai horretan lanean diarduten profesional zein senideentzat baliagarria izan daiteke. Besteak beste, adineko pertsonekin lan egiten dutenentzat, Alzheimer-en gaixotasuna duten pertsonen ahaideentzat, Psikologia eta antzeko arloetako ikasleentzat, eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat. Halaber, prebentzioaren garrantzia kontuan izanik, 55 urtetik gorako pertsonentzat baliagarria izan daitekeela uste dugu.
9 erantzun Psikoestimulazio liburua-ri