Errealitate Birtualaren bidez estimulazio kognitiboa pertsona nagusiekin

Aurten Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako Esku-Hartze Psikosozialeko taldeak errealitate birtualaren bidez estimulazio kognitiboa lantzeko saioak martxan jartzea du helburu. Azken ikerketen emaitzen arabera, errealitate birtuala etorkizun handiko alorra da dementzia duten pertsonekin lantzeko.

Errealitate birtualeko betaurreko edo kaskoaren erabileraren bidez, teknologia honek eszena, irudi eta bideo desberdinak ikusteko aukera ematen d

igu modu oso errealean, honela itxurazko mundu horretan egotearen sentsazioa emanez. Kasu honetan, Oculus Go errealitate birtualeko bisorea erabiltzen ari gara.

Jarduera berri honen bidez aldi berean arlo desberdinak lantzea bilatzen da: arlo kognitiboa (zentzumen-estimulazioa, epe labur eta luzeko memoria, arreta, kontzentrazioa, lengoaia…), arlo emozionala (autoestimua indartu eta apatia itxaropen-gabezia eta sintoma depresiboak murriztu) eta arlo soziala (erlazio sozialak hobetu eta aurrean dugun pertsonarekiko konexioa erraztu).

Saio hauen abiaraztearen aurre-pauso bezala, egoiliar batzuekin proba bat egin genuen lehen kontaktu bat izan zezaten eta beraien sentsazioak balioesteko. Beste aldetik, indibidualki bere interesei buruz ere galdetu genien, horrela saioak bakoitzaren gustu pertsonalei egokitu ahal izateko. Honela jarduerak leku ezagunak berriro ikusteko edo interesgarriak izan daitezkeen paisai desberdinez gozatzeko aukera ematen die, itsas hondoa, oihana… beste aukera askoren artean.

Oraingoz, saio hauek narriadura kognitiborik ez duten edo narriadura arina duten pertsonei zuzentzen dira, nahiz eta laster narriadura kognitibo aurreratuagoa duten pertsonekin ere hasteko asmoa izan, teknologia honen erabilera erreminta potentzial bihurtu baita desoreka psikologikoen tratamendurako, frogatzen ari denez gero. Irudi edo bideo desberdinen bistaratzeari esker, pertsonak giro lasai eta seguruetan egotearen sentsazioa izan dezake, honela estutasuna gutxituz eta ongizate eta zorionaren sentsazioa izanez.

Saioek 45 minutuko iraupena dute eta taldeak ez dira 6 pertsona baino gehiagokoak, modu egokian lan egin ahal izateko. Esperientziaz gozatzen ari den pertsona ikusten ari dena eta sentitzen duena deskribatzen joaten da, galderak egiten zaizkion bitartean. Bideoen bistaratzerako Youtube VR, Samsung VR, etab. bezalako aplikazioak erabiltzen ari dira. Aplikazio hauek bisorera zuzenean deskarga daitezke, oso praktiko eta erosoa izanik.

Oraingoz egoiliarren erantzuna oso positiboa izaten ari da eta bere interesa piztea lortzen ari da, bide honetan jarraitzera animatzen gaituelarik.

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.