Lahar Elkargoak ACOGE proiektua aurrera eramaten du Beraungo jubilatu elkartean (Errenteria), 2004 ko martxotik. Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek beharrezkoa ikusi zuten 70 urte baino gehiago izanda eta bere gaitasunak (kognitibo, fisiko…) hobetzeko beharra duten pertsona autonomoei egokitutako zerbitzu bat eskaintzea, hauen narriadura ekiditu edo atzeratzeko ideiarekin.
Pertsona hauen ezaugarriak ikusita, zerbitzuak dinamikatosuna sustatzen du, perspektiba biopsikosozial batetik, ongizatea eta osasunean eragina duten faktoreen ikuspegi orokor eta barneratzaile batekin lan eginaz. Honengatik talde eta banakako ekintza ludiko eta onuragarriak erabiliz, gizarte harremanak eta funtzio kognitiboak sustatzen dira, ongizate psikoafektiboa eta parte hartze aktiboa ere bultzatzen direlarik. Guzti honek autonomiaren galera eta egokitze zailtasunak aurrezaintzea bilatzen du, horrela erabiltzaileen bizitza kalitatea hobetuz.
Gaur egun, Errenteriako Udaleko ACOGE zerbitzua, Beraun eta Olibeteko elkarteetan kokatzen diren 3 talde ezberdinei zuzendurik dago.