Azaroak 4, 11, 18 eta 25-ean, 17:00 eta 20:00 ordutegiarekin, Lahar Elkargoak “Dementzia duten pertsoneta portaerazko trastornoak nola bideratu” ikastaroa eskainiko du Usurbilen.
Ikastaroa Maitane Fernandino neuropsikologoak zuzendua izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak dirulagundua izan da.
Plazak mugatuak dira (20 plaza gehienera) eta izen ematea ondorengo telefono zenbakietara deituz egin daiteke: 943-377110 (Usurbilgo Gizarte Zerbitzuak) edo 663 057223 (Lahar Elkargoa)