IRATXE ARRILLAGA
(LAHAR ELKARGOKO PSIKOLOGOA JOSE ARANA FUNDAZIOAN)
Bigarren urtez jarraian iragan berri den urriaren 10, 11, 12, eta 13 an Eskoriatzan Garagardo Feria Solidarioa antolatu zen. Solidarioa? Bai, bertan lortutako dirua Eskoriatzako Jose Arana Egoitzan beharrezkoak diren egokitzapen lanak burutzera zuzendua dagoelako.
Egoitza osatzen dugun sektore guztiak, patronatoko ordezkariak, langileak, egoiliarrak eta familia kideak lan txanda bat bete genuen, ostirala urriaren 11an eguerdiko ordu batetatik arratsaldeko zazpirak arte. Txanda horretan, garagardo feriako lanak burutzeaz gain (txartelak saldu, mahaiak prestatu, garagardoak eta jakiak zerbitzatu…), arratsaldeko bostetan, Nagusilaneko bolondres eta familien laguntzarekin 28 egoiliarretatik( guztira egun horietan zeuden egoiliarrak) 18 gerturatu ziren Eskoriatzako plazan kokatuta zegoen karpara. Ferian garagardoa, tortila pintxoak eta pastak dastatzeko aukera paregabea izan zuten, ondoren , Deba Garaiko Alaitzen taldeak bere musika emanaldia eskeini zuen, bertan entzun genituen: kantu mexikarrak, euskal kantak, habanerak, tangoak…
Egoitzaren partehartzea Garagardo Ferian, edo herrian antolatzen diren egitarau desberdinetan Jose Arana Egoitzaren helburuetako bat da. Herrian, komunitatean egoitzaren integrazioa hobetzea jomuga garrantzitsua denez gero, Garagardo Ferian eta San Pedro jaietako Euskal jai egunean ere parte dugu aurten.
Gizartean antolatzen diren programetan partehartzeak, giza eta belaunaldi arteko komunikazioak errazten eta indartzen ditu, egoiliarren autoestima eta ongizatearen inguruan duten pertzepzioa hobetzen duelarik.