Lahar Elkargoak, Urnietako Udalarek antolatua, 2018-ko martxoan Urnietan dependentzian aurkitzen diren pertsona nagusien zaintzaileei zuzenduriko laguntza talde bat jarri du martxan. Esperientzia polit honen bidez, zaintzaileak bere zaintza lanean dituzten zalantzak, kezkak, tentsioak… lantzen dira, esperientzia bera bizi ari diren pertsonekin partekatuz. Parte hartzaileen bizipenen bidez, elkarrizketaren bidez, zein material ezberdinen bidez (bideoak, idatziak…) banakako ondorio eta proposamen ezberdinetara iristea da helburua.
Behean erantsitako link-an, “Berritu”-n, Urnietako aldizkarian, Lahar Elkargoko kide den Silvia Camio-ri egindako elkarrizketa aurki dezakezu.