Smartphone ikastaroak Errenteriako Jubilatu Elkarteetan

Errenteriako Jubilatu Elkarteen dinamizazio proiektutik, Lahar Elkargoak kudeatu eta Errenteriako Udalak antolatutako proiektua, Teknologia berrien inguruan ikastaro ezberdinak antolatuko dira 2018-2019 ikasturte honetan zehar. Ikastaro hauek Errenteriako pertsona nagusiei zuzenduak izango dira eta proiektuko dinamizatzaileek eramango dituzte aurrera.

Hasteko smartphon-aren erabileraren inguruko oinarrizko ikastaro bat burutu da, pertsona nagusiek smartphona nola piztu, itzali, dei galduak bilatu, pin eta puk zenbakiak sartu… bezalako oinarrizko gauzak ikusi dituzten. Gauza hauetariko askok oinarrizkoak badirudite ere, pertsona batzuentzat guztiz ezezaguna izan daiteke.

Ikastaro hauen bitartez proiektuko dinamizazio taldearen helburu nagusiak pertsona nagusiei teknologia berrietan sarrera erreztea eta hauen erabilera egoki bat bideratzea dira. Teknologia eta tresna hauek dakarzkiten onurak (lagun eta familiarekin komunikazioa, informazio ezberdinak jasotzeko aukera…) eta eragozpenak (informazio desegokia, teknologiekiko dependentzia…) erakutsiz.  Bestalde ikastaro hauen beste helburuetariko bat, etengabeko ikasketa baten bidez estimulazio kognitibo bultzatzea eta zahartzaro aktibo bat bideratzea izango da ere.

Jaione Franco (Errenteriako Lagunkide eta Jubilatu Elkarteen dinamizazioaren proiektuko Koordinatzailea) 

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.