Teknologia berriak eta pertsona nagusiak (Wii)

Urte hontako abendutik Lahar Elkargoak kudeatzen duen, eta Errenteriako Udalak antolatzen duen, Lagunkide proiektuan Wii terapia jarri dugu martxan. Bertan Wii-aren erabileraren bidez estimulazio kognitiboa eta estimulazio fisikoa landuko ditugularik.

Ekintza berri honen bidez 3 eremu ezberdin landu nahi ditugu: eremu soziala, eremu kognitiboa eta eremu emozionala. Eskuhartzea, narriadura kognitibo baxua duten pertsonetan dago pentsatua, bai jokuen eta baita wii-aren manduen erabileran zailtasunak eman ditzaketen galera fisiko edo sensorialik ez duten pertsona nagusietan.

Gaur egun joku ezberdin asko badaude ere, Lagunkideko begiraleak ekintza joku bakar batekin (Big Brain Academy) hastea erabaki dute, eta joku honen barruan dauden bi mini-jokuekin zehazkiago (kalkulua eta arreta lantzen dituztenak). Horrela, pertsona nagusiak manduekin eta jokuekin hobeto moldatzen diren heinean, mini-joku eta joku berriak sartzen eta erabiltzen hasiko direlarik.

Hasera batean, erabilera testeatzeko ideiarekin, erabiltzaileekin proba bat egitea erabaki zen, bertan gauza ezberdinak baloratu eta ikuskatzeko, hala nola: erabiltzaileek zer moduz jasotzen zuten ekintza berria, tokiaren egokitasuna, erabiltzaileek zituzten zailtasunak, erabilitako metodologiaren egokitasuna (haseran banaka jolastuz eta oinarrizko nibeletan), ea gustoko zuten edo aspertu egiten ziren…

Erabiltzaileen erantzuna oso positiboa izan da, oso berriztatzailea iruditu zaie, gauza berriak ikastea atsegina iruditu zaie eta bere bilobekin hitzegiteko aukera berri bat eman die (zertara jolastu duten, ze puntuazio izan duten…), gainera gaur egungo gazteetan hain oinarrizkoa den teknologia berrien inguruan.

Erabiltzaileentzat oso garrantzitsua da gauza berriak ikastea, ohizkotasunarekin puskatzea, eta oroimena eta bestelako funtzio koginitiboez gain lagunekin ondo pasatzen badute, ASKOZ HOBE!!!

Herri bizia Errendertiko aldizkariko artikulua: artikulua

Jaione Franco, Lagunkide zerbitzua eta Errenteriako jubilatu elkarteen koordinatzailea.

Kategoria: OROKORRA, GERONTOLOGIA. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.