“Psikoestimulazioa lantzeko ariketak” liburuaren aurkezpena

Dagoeneko kalean da Lahar Elkargoak (Eskuhartze Psikosozialerako Elkargoa) UPV/EHUren lankidetzarekin batera, pertsona nagusiekin Psikoestimulazioa lantzea helburu duen liburua Euskaraz. Bertan funtzio kognitiboak estimulatzea helburu duten jarduerak jasotzen dira, galera kognitiborik gabeko zein galera horiek pairatzen hasi diren pertsonentzat baliagarri izango direnak. Azpimarragarria da gaiaren inguruan Euskaraz plazaratzen den lehen liburua dela. Gainera, jarduerak gure testuingurura egokituta daude.

Liburuaren aurkezpen-ekitaldia atzo izan zen Donostiako San Telmo museoaren Areto Nagusian eta liburuan jorratzen diren edukien inguruko azalpenak eskaini ziren. Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA | 2 erantzun

Guraso eta seme alaben arteko komunikazioa

Alvaro Usabiaga (Pedagogoa, Lahar Elkargoa)

Guraso eta seme alaben artean komunikazioa on bat izatea beharrezkoa da. Komunikazio on batek harremanak bultzatzen ditu, errespetu eta maitasuneko giro bat sortuz.

 Pertsonen arteko harremanetan elkarrizketa garrantzitzua bada, are gehiago familia barneko komunikazioan. Komunikazioak besteekin harremanetan jartzeko aukera ematen digu, gure artean informazioa eman edo jaso eta horrela gure sentimendu eta ideiak adierazi. Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, PREBENTZIO KOMUNITARIOA | Iruzkin bat utzi

ACOGE Errenteriako Eguneko Zentrua

Lahar Elkargoak ACOGE proiektua aurrera eramaten du Beraungo jubilatu elkartean (Errenteria), 2004 ko martxotik. Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek beharrezkoa ikusi zuten 70 urte baino gehiago izanda eta bere gaitasunak (kognitibo, fisiko…) hobetzeko beharra duten pertsona autonomoei egokitutako zerbitzu bat eskaintzea, hauen narriadura ekiditu edo atzeratzeko ideiarekin.

Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Pertsona helduen egoitzetan sukaldaritza tailerrak

Lahar Elkargoa 2009 urtean, Eibarko Egogain Zentru Gerontologiko-ko programa psisozialaren barruan, sukalde tailerren esperientzia hasi zuen. Gaur egun ekintza hau lan egiten dugun beste egoitza batzuetara ere hedatu dugularik; hala nola Zumaiako Otezuri Zentru Gerontologikoa.

Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | 3 erantzun

Zahartzaro osasuntsua. Menpekotasuna aurrezaintzea

Silvia Camio Montalvo (Psikologoa, Lahar Elkargoko bazkidea)

Gizakien bizitza gero eta luzeagoa da, eta hau gizateriaren lorpen handi bat da. Behin bizi-itxaropena gehituta, bizi kalitatezko urteak lortzea da oraingo erronka nagusia. Horretarako zahartzaroan osasunez bizitzen ikasi behar da. Artikulu honetan, zahartzaro osasuntsu bat lortzeko iradokizun batzuk azaltzen dira, mendekotasun arriskua sortzen duten gaixotasun batzuk prebenituz eta baita ere galera físiko zein kognitiboei aurre egiteko laguntzak erabiliz. Nagusien mendekotasuna prebenitzeko eta beraien bizi kalitatea gehitzeko portaera osasungarrirako jarraibideak zehazten dira, bai arlo kognitiboan, bai fisikoan eta bai afektiboan.

 Zahartzaro modu ezberdinak aurreikusten duten eredutik abiatzen gara, eta zahartzaro arrakastatsu bat sustatu nahi dugu, honako ezaugarriekin “gaixotasuna eta mendekotasuna izateko aukera gutxi, funtzionamendu kognitibo eta fisiko altuak eta bizitzarekiko konpromiso aktiboa”.

 Menpekotasunaren aurrezaintzea guztiz lotuta dago zahartzaro osasuntsu eta aktibo baten sustapenarekin. MOEk honela adierazten du osasuna: “ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera, eta ez bakarrik gaixotasunik eza” .

 MOEk definitutako zahartzaro aktiboa zera da: “bizi osoan zehar ongizate fisiko, sozial eta mentalerako aukerak optimizatzen dituen prozesu bat da, bere helburua bizi osasuntsuaren itxaropena, emankortasuna eta bizi kalitatea zabaltzea duena”.

 Frogatuta dago ekintzak eta jarduerak praktikatzeak jarrera aktiboak mantentzen laguntzen duela; honek ongizate psikofisikoa sortzen du eta nagusien autoestimua hobetzen du. Beraz, praktikatzen diren ekintzek, denbora pasarako baliagarriak izateaz gain, pertsonaren funtzionamenduaren arlo ezberdinak estimulatzeko lagungarri izan behar dute.  Egin daitezkeen ekintzen arteko batzuk hauek dira:

– Arlo fisikoan: mantentze soinketa, tai-chia, yoga, ibili, igeri egin, dantza, petanka, billarra, ping-ponga, eskailerak igo eta jaitsi.

– Arlo psikologikoan: funtzio kognitiboak estimulatzea (kontzentrazioa, arreta, hizkuntza, kalkulua, orientabidea, memoria…). Horretarako, adineko pertsonentzako memoria lantzeko tailerrak daude, baita kultur aretoak ere… Hala ere, eguneroko bizitzan zehar hainbat lan egin ditzakegu: gurutzegramak, hizki zopa edota beste horrelako jokoak praktikatuz, ikusitako film bat edo irakurritako zerbait gogoratuz… Bestalde, estresari eta bizitzaren egoera batzuei aurre egiteko erlaxazio tailerrak ere badaude.

– Gizarte arloan: talde ezberdinen parte izateak eta gizarte sare bat edukitzeak autoestimua handiagotzen dute, beste pertsona batzuekiko hartu-emana errazten dute, eta gizartearekiko isolamendua saihesten dute. Betiko harremanak mantentzeaz gain, komenigarria da, adibidez, jardueraren batean boluntario gisa aritzea edota elkarte batean egotea.

 Zahartzaroa bizitzaren garai bat da, eta bere aukerak eta erronkak ditu. Zahartzaro aktibo eta osasuntsu batek urte gehiago eta hobeto bizitzen laguntzen du. 

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

“Eskuhartze Psikosoziala Gerontologian eta pertsona nagusiei zuzenduriko laguntza programak”-en espezializaziorako formakuntza

Matia Fundazioa-k, Ingema-k eta Lahar Elkargoa-k antolatua. Gerontologia arloan diplomatuak eta lizentziatuak dauden pertsonei, sektoreko profesionalei edota sektorean lan egitean interesatuak dauden pertsonei zuzendua.

Ikuspegi oso praktiko batekin, pertsona nagusien zentruetan berehala martxan jartzeko.

Foiletoa eta izen emateak

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi