(es) IMPORTANCIA DEL TIEMPO LIBRE Y DEL OCIO ACTIVO EN LA VIDA Y EN LA SALUD

Lahar Elkargoa imparte la charla “Importancia del tiempo libre y del ocio activo en la vida y en la salud”

  • LUGAR: Hernani (hogar)
  • FECHAS: 10 de febrero de 2015
  • HORARIO: 17.00 horas
  • PONENTE: Ana Rosa Fernandez (psicóloga).
  • Entrada libre
ATALAK: FORMAKUNTZA | Iruzkin bat utzi

(es) TRASORNOS DE DEPRESIÓN Y ANSIEDAD EN PERSONAS MAYORES

Lahar Elkargoa imparte el curso “Trastornos de depresión y ansiedad en personas mayores”.

  • LUGAR: Tolosa (Casa de cultura)
  • FECHAS: 5, 6 y 12 de marzo de 2015
  • HORARIO: de 17.00 a 20.15 horas
  • PONENTE: Amaia Artola (psicóloga).
  • Curso gratuito
  • Inscripciones: 663057223 (Pedro Bilbatua)
ATALAK: FORMAKUNTZA | Iruzkin bat utzi

Hernaniko Sta Mª Magdalenako egoiliarrak Donostiako su aritifizialak ikusten egon dira

Hernaniko Sta Mª Magdalena egoitzako egoiliarrek Esku-hartze psikosozialeko jarduera zabal eta ezberdinekin osaturiko programaz gozatu ahal dute. Asteko programaz gain, edozein data esanguratsu aprobetxatzen dugu jarduera ludikoez beteriko programa bereziak egiteko (toka, igel eta karta txapelketak, argazki emanaldiak, merienda bereziak, txokolatadak…). Halaber,  urtean zehar hainbat irteera egiten ditugu toki desberdinak ezagutu eta bisitatzeko. Adinaz edo egoeraz gain, gure nagusiek inguruko bizitzan baita kulturan ere parte hartzeko beharra dute.

Jarduera hauekin lortu nahi ditugun helburuak ondorengoak dira:

  • Monotonia eta errutina haustea
  • Egoitzatik kanpoko gizarte bizitzan parte-hartzea
  • Kulturarako sarbidea erraztea
  • Egoiliarren arteko harremana eta komunikazioa sustatzea
  • Egoiliarrak gizarteratu eta talde-kidetza sentimendua bultzatzea
  • Auto-estimua hobetu egoiliarrak partaide aktiboak izaten lagunduz

Udararen etorrerarekin eta eguraldi ona aprobetxatuz, inguruko hondartzak bisitatzen ditugu, Ondarreta eta Hondarribiko hondartzak besteak beste, inguruan paseatu eta terraza batean freskagarri edo izozki bat hartuz. Baina zalantzarik gabe gure txangorik desiratuena, Donostiako Aste Nagusiko suak ikustera joateko irteera da.

Hamabost urte baino gehiago dira irteera hau ospatzen dela eta nahi duten egoiliar guztiek hartzen dute parte. Egun batzuk lehenago hasten dira nerbioak dantzan egoiliarren artean, irteera gogo handiz itxaroten baitute.

Ordua iristean, denok igotzen gara autobusera eta Lasarteko Dana-Ona jatetxera abiatzen gara. Han zoragarrizko menua dugu zain. Plater desberdinen artean bata besteekin jarduten dugu solasean. Giroa ezin hobea da. Anekdotak eta bakoitzaren bitxikeriak kontatzeko momentua da, baita harremanak bultzatzeko eta oroitzapenak gogora ekartzeko ere. Postrea iristen da, baita kafea eta kopak ere. Zein ondo egongo ginatekeen berriketan afalostean, baina ezin da, azkar ibili behar gara, autobusean sartu eta gaueko ikuskizunera garaiz iritsi nahi badugu.

Miramar Jauregira iritsi gara, suak ikusteko leku zoragarriena eta egun hauetan toki pribilegiatua erakustaldiaz gozatzeko. Jauregira sartu eta bista hoberen dituen eserlekuen bila goaz. Ordu hauetan fresko egiten du, hortaz manta batzuekin babestu eta suen emanaldia hasten da. Gaurkoan Austriako PYROVISION Pirotekniaren txanda da. Amaitutakoan denok txalotzen eta bibaka hasten gara, gure poztasuna adieraziz. Seguru hauek izango direla irabazle!

Etxeratzeko ordua iritsi da. Autobuserako bidean, egoiliar guztiak hunkituta iritziak elkartzen dituzte. Jauregiaz hurrengo bisita arte agurtzen gara. Laster izango gara berriro hemen…Kontxako Ikurrinaren finalaren egun handirako itzuliko gara!

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Egoiliarrak eta bere senideak herriko bizitzan parte hartuz

IRATXE ARRILLAGA

(LAHAR ELKARGOKO PSIKOLOGOA JOSE ARANA FUNDAZIOAN)

 Bigarren urtez jarraian iragan berri den urriaren 10, 11, 12, eta 13 an Eskoriatzan  Garagardo Feria Solidarioa antolatu zen. Solidarioa? Bai, bertan lortutako dirua Eskoriatzako Jose Arana Egoitzan beharrezkoak diren egokitzapen lanak burutzera  zuzendua dagoelako.

 Egoitza osatzen dugun sektore guztiak, patronatoko ordezkariak, langileak, egoiliarrak eta familia kideak lan txanda bat bete genuen, ostirala urriaren 11an eguerdiko ordu batetatik arratsaldeko zazpirak arte. Txanda horretan, garagardo feriako lanak burutzeaz gain (txartelak saldu, mahaiak prestatu, garagardoak eta jakiak zerbitzatu…), arratsaldeko  bostetan,  Nagusilaneko bolondres eta familien laguntzarekin 28 egoiliarretatik( guztira egun horietan zeuden egoiliarrak) 18 gerturatu ziren Eskoriatzako plazan kokatuta zegoen karpara. Ferian garagardoa, tortila pintxoak eta pastak dastatzeko aukera paregabea izan zuten,  ondoren , Deba Garaiko Alaitzen taldeak bere musika emanaldia eskeini zuen,  bertan entzun genituen: kantu mexikarrak,  euskal kantak,  habanerak,  tangoak…

 Egoitzaren partehartzea Garagardo Ferian,  edo herrian antolatzen diren egitarau desberdinetan Jose Arana Egoitzaren helburuetako bat da. Herrian, komunitatean  egoitzaren integrazioa  hobetzea  jomuga garrantzitsua denez gero, Garagardo Ferian eta San Pedro jaietako Euskal jai egunean ere  parte dugu aurten.

 Gizartean antolatzen diren programetan partehartzeak,  giza  eta belaunaldi arteko komunikazioak errazten eta indartzen ditu, egoiliarren autoestima eta ongizatearen inguruan duten pertzepzioa hobetzen duelarik.

ATALAK: GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

“Dementzia duten pertsonekin portaerazko trastornoak nola bideratu” ikastaroa Usurbilen

Azaroak 4, 11, 18  eta 25-ean, 17:00 eta 20:00 ordutegiarekin, Lahar Elkargoak “Dementzia duten pertsoneta portaerazko trastornoak nola bideratu” ikastaroa eskainiko du Usurbilen.

Ikastaroa Maitane Fernandino neuropsikologoak zuzendua izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak dirulagundua izan da.

Plazak mugatuak dira (20 plaza gehienera) eta izen ematea ondorengo telefono zenbakietara deituz egin daiteke: 943-377110 (Usurbilgo Gizarte Zerbitzuak) edo 663 057223 (Lahar Elkargoa)

ATALAK: OROKORRA | Iruzkin bat utzi

Udaberria iristen da! (Baratza lanak eta lorezantza pertsona nagusien egoitzetan)

Udaberriaren hasiera aro honetan burutzen diren ekintzak aurrera eramateko aitzaki aproposa da. Udaberria aprobetxatuz Lahar Elkargoak, Hernaniko Santa Mª Magdalena Egoitzean aurrera daraman programa psikosozialaren barruan, mota honetako ekintzak (lorezantza eta baratza lanak besteak beste) burutzen ditu bertako egoiliarrekin batera.

Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi