Errealitate Birtualaren bidez estimulazio kognitiboa pertsona nagusiekin

Aurten Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako Esku-Hartze Psikosozialeko taldeak errealitate birtualaren bidez estimulazio kognitiboa lantzeko saioak martxan jartzea du helburu. Azken ikerketen emaitzen arabera, errealitate birtuala etorkizun handiko alorra da dementzia duten pertsonekin lantzeko.

Errealitate birtualeko betaurreko edo kaskoaren erabileraren bidez, teknologia honek eszena, irudi eta bideo desberdinak ikusteko aukera ematen d

igu modu oso errealean, honela itxurazko mundu horretan egotearen sentsazioa emanez. Kasu honetan, Oculus Go errealitate birtualeko bisorea erabiltzen ari gara. Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Mugikorraren inguruko oinarrizko ikastaroa, Plus 55 programaka eskainia

Donostiako Plus 55 proiektuak, Lahar Elkargoak kudeatzen duena, teknologia berrien inguruan eta bere erabileraren inguruan ikastaro ezberdinak eskaintzen dira. Ikastaro hauek pertsona nagusiei teknologia hauetan barneratzera edo berauen ezagupenak berriztatzera daude zuzendurik.

Hile hontan, Otsailan, Casares K.E. mugikorren oinarrizko ikastaro bat eskainiko da, Otsailak 27 eta 28an 16:00-etatik 19:00-tara. Ikastaro honetan mugikorren erabileraaren oinarrizko gauzak ikusiko idra, hala nola; deien kudeaketa, erantzungailua, sms-ak, whatsapp, argazki kamara… Bertan parte hartu nahi duzutenok, astelehenetik ostiralera (16:00-tatik 18:00-tara) 943 35 11 49 telefonora deituz egin dezakezue, MAider-engatik galdetuz.

Aldizkariko berria.

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Teknologia berriak eta pertsona nagusiak (Wii)

Urte hontako abendutik Lahar Elkargoak kudeatzen duen, eta Errenteriako Udalak antolatzen duen, Lagunkide proiektuan Wii terapia jarri dugu martxan. Bertan Wii-aren erabileraren bidez estimulazio kognitiboa eta estimulazio fisikoa landuko ditugularik.

Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Smartphone ikastaroak Errenteriako Jubilatu Elkarteetan

Errenteriako Jubilatu Elkarteen dinamizazio proiektutik, Lahar Elkargoak kudeatu eta Errenteriako Udalak antolatutako proiektua, Teknologia berrien inguruan ikastaro ezberdinak antolatuko dira 2018-2019 ikasturte honetan zehar. Ikastaro hauek Errenteriako pertsona nagusiei zuzenduak izango dira eta proiektuko dinamizatzaileek eramango dituzte aurrera. Gehiago irakurri

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Dependentzia egoeran dauden pertsona nagusien zaintzaileei zuzenduriko laguntza taldea Urnietan

Lahar Elkargoak, Urnietako Udalarek antolatua, 2018-ko martxoan Urnietan dependentzian aurkitzen diren pertsona nagusien zaintzaileei zuzenduriko laguntza talde bat jarri du martxan. Esperientzia polit honen bidez, zaintzaileak bere zaintza lanean dituzten zalantzak, kezkak, tentsioak… lantzen dira, esperientzia bera bizi ari diren pertsonekin partekatuz. Parte hartzaileen bizipenen bidez, elkarrizketaren bidez, zein material ezberdinen bidez (bideoak, idatziak…) banakako ondorio eta proposamen ezberdinetara iristea da helburua.

Behean erantsitako link-an, “Berritu”-n, Urnietako aldizkarian, Lahar Elkargoko kide den Silvia Camio-ri egindako elkarrizketa aurki dezakezu.

Berritu aldizkaria

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi

Lahar Elkargoak kudeatutako Alegiko estimulazio taldea Alegiko jaien kartel lehiaketaren irabazle

Alegiko herrian Lahar Elkargoak eskuhartzen duen, eta Alegiko Udalak antolatzen duen, pertsona nagusien estimulazio taldea astean bi egunetan (2 orduko saioetan). Saio hauetan funtzio kognitibo ezberdinak (oroimena, atentzioa…) eta bestelako ekintzak (psikomotrizitatea eta erlazio sozialak hobetzera eta mantentzera zuzendurikoak adibidez) burutzen dira, erabiltzaileen dependentzia aurrezaintzeko helburuarekin.

Ekintza hauen barruan, eta erabiltzaileak proposaturik, taldeak herriko jaien lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. Saioetan Lahar Elkargoko begiralearen (Miren Izeta) laguntzarekin kartela diseinatu eta egindako lana aurkeztu ondoren lehiaketako irabazle suertatu ziren, herriko jaien txupinazoa botatzeko aukera izan zutelarik.

ZORIONAK!!!!

 

ATALAK: OROKORRA, GERONTOLOGIA | Iruzkin bat utzi